Itxi

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Nerea Ibarzabal: 'Miribillako parkinean, auto barruan utzi nuen txapela, gauean ez galtzeko'

Garaipena ondo ospatu ondoren hitz egin dugu txapeldun berriarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Autokonbentzitzea eta bertsokideekin motibatzea gakoak izan direla esan digu Ibarzabalek txapelketari aurre egiteko. Eta azkenean dena "eskatu bezala" joan dela azpimarratu digu.

Nereak argi ikusten zuen Jone Uria buruz burukoak izango zela eta bere buruari "eutsi eutsi" esanaz aritu zela kontatu digu. Eta horretan publikoaren beroak asko lagundu omen zion.

Datozen egunetan atseden hartu eta jaso dituen zorion mezu denei erantzutea du helburu.

Albisteak (1)

Audioak (1)