Munduko sorbeterik onena
2021eko Munduko sorbeterik onena Getarian egiten du Fernando Alberdik, mangoa eta Ezpeletako piperrarekin
Arantxa Arza | EITb Media
Amaraunean aurreratu digu gainera, hurrengo izozkia egiteko osagaietako bat ilarra izatea nahiko lukeela, Getariako malko-ilarra. Horrez gainera, Italian sari garrantzitsua eman dion izozkiaren "sekretuak" kontatu dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Getariako Dona Doni izozki dendako jabea da Fernando Alberdi, izozkigile maisua. Bide luzea egin behar izan du Itailian egin duten munduko izozkirik onenaren finalera iristeko baina iritsi da eta baita irabazi ere mango eta Ezpeletako biperrez egindako sorbetearekin. Brezitasuna da ez duela esnerik erabiltzen eta guztiz krematsua geratzen dela. Pandemiaatik ezin izan du berak elaboratu izozkia, telematikoki aginduak emanez, beste izozkigile batek egin du bere lan hori eta saria lortu. Munduko sorbeterik onenaren saria Getariara etorri da eta goi mailako izozkigile honek aurreratu digu hurrengo saiakera ilarrarekin egin nahi duela. Malko-ilarra osagai nagusi izango duen izozkia darabil buruan.