Rantxerak
Euskal Herrian rantxerak entzuteko ohitura ikertuko dute
A.A. |Euskadi Irratia
Los Tenampas talde nafarraren proiektua da, ikerketarekin mexikar abestiei euskaldunek dieten estimua dokumentatu nahi dute. Puro Relajo taldearekin, halaber, hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Festa askotan dira protagonista mexikar abestiak, eta, dirudienez, Euskal herrian maite ditugu honelako kantak. Bada, horixe dokumentatu nahi du Los Tenampas talde nafarrak. Artxiboetara jota, informazio bilduta eta elkarrizketak eginda osatuko dute ikerketa antropologikoa.
Los Tenampas taldearekin harreman estua du Adur Burguetek; berak egingo ditu elkarrizketak eta, hortaz, proiektuaren xehetasunak azaldu dizkigu. Horrez gain, iritzi bila, Puro Relajo taldeko Eneko Irigoien tronpeta joleari galdetu diogu zergatik hautatu zituzten rantxerak.