Andoni Pombo arkitektoa
Etxe moduluak eraikin zaharretan txertatu eta trukean irisgarritasuna ziurtaturik
Arantxa Arza | EITb Media
Andoni Ponbo arkitektoak azaldu digu Bartzelonan oso zabaldua dagoen iharduera. Aurrez fabrikatutako etxe moduluak ipintzen dituzte eraikin zaharretan eta trukean, jasotako dirua eraikina birgaitzeko erabiltzen dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bartzelonako La Casa por el Tejado enpresak aurrez eraikitako etxe moduloak txertatzen dituzte hiriko eraikinik zaharrenetan. Garabi handi bat erabiltzen dute horretarako, kalea itxi eta "lego" baten gisan aurrez eraikitako modulok txertatzeko. Horren trukean, enpresa eraikitzaileak jasoko duen diruaren parte bat aintzinako etxea birgaitzen gastatuko duela hitzematen du. Andoni Pomboren arabera, hori da aurrez fabrikatutako etxeak bitartekotzat erabiltzeko modua.
Letoniako Brette Haus enpresak ere, etxe moduluak egiten ditu baina haiek katalogoz saltzen dituzte, orube lau baten gainean jartzeko modukoak. Ez dira beste eraikin batean txertatzeko eginak eta gainera tolesgarriak dira. Hala kontatu digu Andoni Pombo arkitektoak.