Itxi

Beasain berdintasuna herrilab

Ordubete gutxiago erosteko, ordubete gehiago etxerako. Beasain kontziliazioaren laborategi izango da otsailean

Nagore Telleria | EITb Media

Zenbait denda 19:00etan itxiko dituzte lau astez, eta hiru ikastetxetan, gurasoekin harremantzeko orduan, aita izango da aurrenengo kontaktua. Alkateak, ama den dendariak, ikasketa buruak eta Aldundiko berdintasun zuzendariak azaldu digute zertan datzan Herrilaben proiektu pilotua.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Beasainen berdintasunean bizi" lelopean egingo dute hilabeteko esperimentua herrian. Eragileak urduri daude, baina batez ere, ilusioz gainezka.

Leire Artola alkateak kontatu du 2017an hasitako bidearen lanketaren ondoren iritsi direla urrats handi hau egitera. Amaia Sorazuk, Ekilore belardendako jabeak, gusto handiz itxiko du denda ordubete lehenago, goizago etxeratzeko, eta berarentzat denbora izateko, baina beste merkatari askok zalantzak dituztela dio, saltoki handiak zabalik izango direlako.

Murumendi ikastetxeko ikasketa burua da Arrate Leunda, eta urte luzez ari dira eskolatik, aitak eskolarekiko harremenean inplikatzeko ahaleginean. Otsailean herrian esperimentuak oihartzun handia izateko esperantza du berak. 14.000 biztanle ditu Beasainek, eta merkataritza eta irakaskuntza hanka nagusi izanda, gutxienez, 5000 familiari eragingo diela dio alkateak. Gipuzkoako Aldundiko berdintasun zuzendariak, Miren Elgarrestak, kontziliazio erantzunkidearen aldeko pausu erraldoi eta ilusionante ikusten du Beasaingo laborategia. Kataluniako Solsonan egindako esperientzia ezagututa animatu dira neurriok aplikatuz proba egitera. Kontziliazio erantzunkidearen laborategia, Beasain izango da, baina saio pilotu hau zabaltzea litzateke berdintasun zuzendariaren nahia.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)