SABINO ARANA SARIAK
"Arturo Campionek duela 100 urte hasi zuen bidea segi nahi dugu, gure historiaren jakinmina transmititzen"
Eitb Media
Sabino Arana saria jaso du Nafarroako Amaiur herriko Gaztelu Elkarteak. Ixabel Aleman elkarteko kideak eta Amaiurko alkateak 44 urtetan egindako lanaren berri eman du 'Amarauna' saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaztelu elkartea saritzea, Amaiur herri osoa saritzea da Ixabel Alemanen esanetan. Amaiurko alkartea eta Gaztelu Elkarteko kidea da Aleman, eta herritarrek azken lau hamarkadetan bertako historia, kultura eta geografia ezagutarazteko egindako talde lana goraipatu du Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan.
Duela 500 urte, Nafarroako Erresumaren azken gotorlekua izan zen Amaiurko gaztelua eta haren tokian monolito bat jarri zuten duela 100. Gune horretan, Gaztelu Elkarteak indusketa lanak egin zituen Aranzadi Zientzia Elkartearekin hamar urtez eta, orain, bertan topaturiko elementuak museo batean jarri ditu erakusgai. Tartean daude garaiko ezpatak, kanoi bolak, zeramika puskak, animalien hezurrak eta gazteluko atearen erreplika bat.
Gaztelu Elkarteak Amaiurko gazteluaren erresistentzia kontatuko du 2022an zehar eta, horretarako, Nafarroako Gobernuaren diru laguntza bat jaso du. Aste Santuan aurkeztuko dute Asisko Urmeneta prestatzen ari den komikia eta udan ere beste hainbat ekitaldi egingo dituzte.