Igeldoko esnea
Igeldoko esnea: ekologikorantz A2tik barna, behiak robotarekin jetziz
Arantxa Arza | EITb Media
Igeldoko Ondazarte baserrian, 30 esne-behi dituzte. Ekoizpen ekologikorako trantsizioan ari dira uneotan. A2 motako esnea ere badute helburu. Eta horretan laguntzaile, “robot jeztailea”.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Behien ongizatea helburu dutelarik, nahieran jezteko aukera ematen dien robota dute ukuiluaren erdi-erdian. Behiei askatasuna eta ekoizleari parametro ugariren informazioa ematen die robotak. Horri esker euren eguneroko lana zehatzago eta errazago egin dezaketelarik. Eneko Dorronsororekin sartu gara Ondazarteko ukuiluan. Berak azaldu digu A2 motako esnea ekoizteko ikerketetan nola hartu duten parte eta aurrera begira zein helburu dituzten ere bai.