Otordu diplomatikoak
Dani Lasa otordu diplomatikoez: zalaparta ugari otordu horien inguruan, baina "jan, betiko tokitik"
Arantxa Arza | EITb Media
Vladimir Putin eta Emmanuel Macronek Kremlinen egindako afaritik abiatuta Dani Lasak goi mailako politikari eta agintariei prestatu izan dizkien otorduez hitz egin du. Aznar Zuberoan, Arabiar Emirerri Batuetako printzeeak bertako hotelean...
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Errusiako eta Frantziako presidenteek elkarrekin egindako afarian zigalak, gaizkata (edo esturioia), orein okela, arrain zopa, ziazerbaz betetako ravioliak, eta postreak izan zituzten. Edaririk ere ez faltako, horri buruz gutxi hitz egin den arren.Bakoitza zergatik komentatu digu Dani Lasak, eta Putin-Biden otordu hipotetiko bat izan ezkero berak proposatu duena: zutik, mokadu bakarrean eta eskuekin jateko moduko aperitiboak, umore ona duen jendez inguratuta... eta txakolina. Hori proposatu du gure gastronomoak.