Itxi

Goya sariak

Olazabal: "Beste gauza askoren artean lanerako proiektuak ekarri dizkit Maixabelek, orain aukeratu behar"

Arantxa Arza | EITb MEdia

Urko Olazabalek Goya Sarietan bigarren aktoreei emandako saria eskuratu du Maixabel filman etakidearen paperean egindako lanagatik. Aurrera begira pertsonaia berriak jokatzea nahiko luke aktore bilbotarrak, akziozko film batean parte hartu esate baterako. Hala aitortu digu Valentzatik bertatik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maixabel filmak 3 Goya sari jaso ditu: aktore onenarena Blanca Portillok, aktore hasiberrien sailekoa Maria Cerezuelak eta bigarren aktoreen sailekoa Urko Olazabalek. Espero zuela aitortu digu aurrez Feroz saria jasotako aktore bilbotarrak, eta poz handiz jaso ere egin duela.  Pelikula honek, sariaz eta proiektu berriez aparte bizitza hobeto ulertzeko, gure gizartea hobeto ulertzeko eta gizarte moduan nora joan behar dugun ulertzeko balio izan diola aitortu digu Valentziatik bertatik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)