Kargatzen...
Itxi

Antartikan ikertzen

Irati Arzac: "Landareek muturreko egoerei nola egiten dieten aurre ikertu nahi dugu Antartikan"

Maria Agirre | EITb Media

Irati Arzac biokimikaria da, eta doktorego tesia egiten ari da. Hilabete eta erdiko egonaldia Antartikan ari da egiten. Bertan, goroldioak, algak eta likenak ikertuko ditu. Baina paraje hotz haietan bizi diren pinguinoak ere ikusi ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ur eskasiari, erradiazio ultramoreei eta tenperatura baxuei aurre egiteko gai dira landare batzuk. Naturalki hori nola lortzen duten ikertzen ari da EHUko Irati Arzac zarauztarra beste kide batzuekin batera, Eremita izeneko proiektuaren baitan. Une honetan Antartikan dago laginak jasotzen. Goroldioa, likenak eta algak ikertuko dituzte. Jakintza hori, gero hemengo landareetan aplikatzea litzateke helburua.

Antartikan nola bizi diren ere kontatu du Iratik. Pinguinoak gertu izaten dira, eta itsas lehoinabarra ikusteko aukera ere izan du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)