Ukrainiko gerra analisia
Gerrako errelatoen analisia: Iñigo Arratibel politologoa eta Marixe Ruiz de Austry nazioarteko gaietan aditua
Nagore Telleria | EITb Media
Errusiak erabili duen nazismoaren argudioa inolako funtsik gabea dela dio Arratibelek, paramilitarrak gutxiengoa direlako eta desmilitarizazioaren izenean Ukrainiako zibilen kontra ari direlako. Ruiz de Austryk kontatu du 60 zibil hil direla Ukrainan, Errusiarrak zirelakoan elkarri tiro eginda.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ukraina bere burua defendatzen ari dela dio Marixe Ruiz de Austryk, nahiz eta Errusiaren nagusitasuna begibistakoa izan. Parlamentariei armak eman dizkietela kontatu du, eta Ukrainiak autobusak geratu eta mutil gazteak erreklutatzea beste biderik ez duela tropak osatzeko. Gerra, Kieven eta hiri handietan baino lehen ere bazela dio berak. Azken zortzi urtean Donbass eskualdean 14 mila lagun hil direla gogoratu du Ruiz de Austryk eta Iñigo Arratibelek erantsi, ezin dela ukatu Errusiarrek ekialdeko Ukrainian sekulakok zapalketa jasan dutela. Ñabardurak egin dituzte NATOren hedatzeaz, Errusiaren inperialismo berrituaz, Putinen eraldaketaz eta baita armagintzaren industriaz ere.