Pablo Gonzalez kazetaria
Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen bikotekidea: "Gogorrena da ez dugula haren berririk"
Maria Agirre | EITb Media
Pablo Gonzalez kazetariaren bikotekidea da Oihana Goiriena. Kazetaria atxilotuta dute Polonian, eta Goirienak esan duenez, zehazki ez dakite zer leporatzen dioten. Elkartasun mezu ugari jasotzen ari da Oihana Goiriena. Hori bai, etxean egun zailak bizi dituztela kontatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Espioitza leporatuta, Poloniako Rzeswow-ko kartzelan sartu dute Pablo Gonzalez kazetaria. Errusiako inteligentzia zerbitzuendako lanean ari den agente bezala identifikatu dutela esan du Stalislaw Zaryn, Poloniako bozeramaileak. Hiru hilabetez behintzat espetxean egongo da. Pablo Moskun jaio zen, aitona, gerrako umea izanik bertara joan eta han geratu baitzen. Kataluinan hazi eta Elantxoben bizi da Pablo. Errusiera hitz egiten du, eta tesia egiten ari da Sobiet Batasunaren osteko aroaz. Publico, Gara eta La Sextarako lan egiten du, besteak beste.
Oihana Goiriena bikotekideak dioenez, zehazki ez dakite zer leporatzen dioten. Arduratuta daude etxean, Pablo Gonzalezekin ezin baitute hitz egin.