Ukrainako gerra
Anna Mertel, 13 urte: "Egunak pasa ditugu lurpean; etxe asko erreta daude eta jendea ezer gabe geratu da"
Maria Agirre | EITb Media
Anna Mertel neskatoak gerraren kontakizun gordin eta hunkigarria egin du Ukrainatik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sukachin bizi da Anna, Txernobyletik 60 kilometrora. Gerrak gogor astindu du bere herria, eta 13 urteko neskatoak gordeleku batean pasa ditu egunak familiarekin ezkutatuta. Argindarrik gabe, aste honetan zopa jan eta ogia erostea lortu dute. Oñatira etortzen da urtero Anna.