Ogitarteko gourmetak
"Mingaina arrautzetan pasata, orburuak plantxan eta berberetxoak" Dani Lasaren ogitarterako proposamena
Arantxa Arza | EITb MEdia
Madrid Fusion elikadura kongresuan martxoren 28an autore-ogitartekoen lehiaketa egingo dute. Horrek eman digu bidea autore ogitartekoei buruz hitz egiteko Dani Lasa gastronomia adituarekin. Ogia arin eta barruan osagaiak ordena honetan: gazta, okela, eta gainean barazkiak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Dani Lasarekin gourmet ogitartekoei buruz aritu gara eta hor, garrantzitsua jo du berak, ogi kraskatsua izatea, ez oso lodia, ez dezan ogiak hartu ogitartekoaren protagonismoa. Barrurako berriz, edozerk balio dezakeela onartu du, kroketak agian sabuetsiko lituzke. Durangoko Mesoi Barriatik Milak esan digu ogitarteko mota asko saltzen dituztela, baina erdiak baino gehiago patata-tortilarenak. Errenteriako Xeratik entrekot bokata nola presatatzen duten kontatu digu Andoni Larreak.