Endurance ontzia
Endurance ontziak Shackeltonen mitoari tokatzen zitzaion moduko bukaera epikoa izan du Mikel Zabaletarentzat
Nagore Telleria | EITb Media
Urpeko arkeologoak kontatu digu nola aurkitu duten 1915an izotzak azpiratutako ontzia Weddellgo itsasoan, Antartikatik 160 kilometrora eta 3000 sakoneran. Aurkikuntza mirarizkoa iruditzen zaio berari, altxorra. Hondoratutako ontziak topatzea historia ixteko modu bat dela dio berak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Amorebietako Kresala taldean ibiltzen da Mikel Zabaleta, eta ez du galtzen noizbait Kantauri itsasoan Bou Nabarra aurkitzeko esperantza. Gerraontzia topatu eta hildakoen omenez loreak uretaratzea historia duintasunez gogoratzea izango litzakeela dio.