Kargatzen...
Itxi

Aitatasuna

Etxeko lanetara eta umeen zaintzara zuzenduta egon da Pello Ulazia, eta liburua idatzi du

Maria Agire | EITb Media

Pello Ulaziak asko hausnartu du aitatasunaren inguruan. Etxeko gizon izan da 10 urtez eta liburua idatzi du ´Aita hor dago?´izena jarri dio. Bere esanetan lan produktiboa lehenesten da, baina berak umeen zaintzaren aldeko apustua egin zuen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Etxeko lanak eta umeen zaintzara zuzentzea erabaki zuen Pello Ulaiak, eta 10 urtez horretan zentratu zen espreski, eta orain, bizi izandakoa saiakera liburu batean jaso du. Aita Hor Dago? izenburua du liburuak. Aitatasuna, maskulinitatea eta zaintzaren inguruko saiakera estetiko-politikoa bere esanetan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egile saria jaso du.

Alabak maíz galdetzen zion aitari eta zein ogibide zuen, eta berak hiru aukera ematen zizkion: etxeko gizona, artista zein trapezista. Gainera, denbora tarte horretan doktoretza tesia egin du, eta behin lanera itzulita, EHUn lortu du lana.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)