Kargatzen...
Itxi

Mendebaldeko Sahara

Garazi Hach Embarek: "Ez da sorpresa izan Espainiako Gobernuak jarrera aldatu izana"

Unai Urreaga | EITb Media

Pedro Sanchezek ontzat jo du Marokoko gobernuak Mendebaldeko Sahararentzat duen autonomia plana. Jarrera aldaketa iragarri biharamunean Garazi Hach Embarek eta Najua Abduh Jatri sahararrekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Marokoren txantaiaren aurrean men egin du Espainiak". Hala esan digu Garazi Hach Embarekek. Najua Abduh Jatrik berriz uste du Pedro Sanchezek "bere benetako aurpegia" erakutsi duela.

Ia mende erdi da Marokok Espainiaren kolonia ohia bere egin zuela eta egungo egoeraz eta geroaz aritu gara bi sahararrekin.

Testinguru honetan, Irati Lujanbio "Oporrak Bakean" programako kideak udan Saharako haurrak etxean hartzeko familia gehiagoren premiaz hitz egin digu. Eta Xabier Euzkitze, "Saharautz" elkartasun taldeko kidearen iritzia ere bildu dugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)