Itxi

Pritzker arkitektura saria

2022ko Pritzker Arkitektura saria Burkina Fasora, Afrikara lehendabiziko aldiz

Arantxa Arza | EITb Media

Francis Keré (Gando, Burkina Faso. 1956)Berlinen ikasketak egiten ari zela egin zuen bere lehen eraikina: Gando, bere jaioterriko eskola. 700 pertsonarentzako erabilera duen eraikina.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Andoni Pombo Bitartean arkitektura bulegoko kideak Francis Keré afrikar arkitektoari buruzko saioa eskaini digu. Haren biografia eta lanak ezagutarazi dizkigu Pritzker saria jaso duela jakin berritan. Garu egun Burkina Fasoko eta Beningo Parlamentuetako egoitzetako proiektuak burutzen ari da Keré, baina hori baino lehen, bere jaioterrirako eskola egitea lortu zuen Berlinen ikasten ari zela egindako diru-bilketari esker. 30.000 euroko aurrekontuarekin 700 lagunentzako eskola, liburutegi, etxebizitza.. batzen dituen eraikin modernoa da. Sariari esker bere lana ezagutarazteaz gainera, Europatik eta mundutik Afrikara begiratzeko modua izan dugula aitortu digu Andoni Pombok.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)