Kargatzen...
Itxi

Stooping mugimendua

Zaborretan utzitako altzariak jaso eta berritzen dituen Stooping mugimendua indartsu dago Bizkaian

Maria Agirre | EITb Media

Enara Gantxegi Getxoko Stooping mugimenduko kidea da. Kalean utzitako altzarien argazkia atera eta Instagram-en zintzilikatzen ditu. New Yorken hasi zen mugimendua, eta Bizkaian indarra hartu du. Gantxegiren arabera, batzuetan altxorrak uzten dira kalean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gauzak berrerabiltzea helburu du Stooping mugimenduak, eta ekonomia zirkularra ahalbidetzen du. Baina batzuetan, beharragatik ere hartzen ditu jendeak kaleko altzariak. Enara Gantxetik darama Stooping Getxo Instagram kontua. Beste herri batzuetara ere zabaldu da mugimendua. Batez ere Bizkian da ezaguna.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)