Kargatzen...
Itxi

Edari berria Euskal Herrian

Edari berria sortu dute Euskal Herrian: Altzolako ura, munduko teak, azukre pixka bat eta hartzidura

Arantxa Arza | EiTb Media

Dani Lasak azaldu dizkigu edari berriari buruzko xehetasunak Irungo euren "upategian". Konbucharen ahizpa hedonikoa litzateke: aparduna, alkohol pixka batekin eta Ama izeneko 5 botila mota. Bat, bi, hiru, lau eta bost. Mundura begira jaiotako edaria da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ama proiektua garatu dutenen artean daude, Dani Lasaz gainera, Ramon Perisé, Mugaritz jatetxetik dator eta Kombutxetan aditua; Sancho Rodriguez, Remelluri Upategiko jabeetako bat; Henrietta Lovell,  Erresuma Batukoa, Tea da bere espezialitatea;  eta Iker Zubia, salmenta arduraduna.

Dani Lasa, Mikel Garaizabal eta Iker Zubiarekin egin dugu bisita "Amarauna" saiotik Irungo egoitzara eta hantxe ikusi dugu Ama, edari berriaren ekoizpen prozesua. Altzairuzko ontzietan hartzitzen dute lehenik eta gero boteilaratu, lepo egitea dator gero eta sei hilabetera arte boteilara.

Uneotan Pet Nat tea, edari berria, Estatu Batuetako azoketan aurkezten ari dira. Informazio gehiagorako: https://amabrewery.com/

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)