Emakumeen alopezia tabua
Alatzne Etxaburua, alopeziaz: ileordekoa janzten dut jendearen penazko begiradak ez jasotzeagatik
Nagore Telleria | IETb Media
Jada Pinkett aktoreak bezala, alopezia areata du Alazne Etxaburua segalariak. 3 urterekin hasi zen ilea galtzen, nerabetan atera zitzaion apur bat baina 18rekin guztia erori zitzaion berriz, burukoa ez ezik, baita gorputzekoa ere. Peluka jantzita askoz lasaiago ibiltzen dela dio berak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jada Pinkett aktorearen burusoiltasuna eta Oscarretan hari buruzko txistea dela eta Will Smith senarrak Chris Rocki emandako belarrondokoak emakumeen alopeziaren gaia jarri du lehen lerroan. Batzuk urrutitik egin dute gogoeta, beste batzuek aurrenengo pertsonan. Alazne Etxaburuak garbi ikusten du ez dela txantxak egiteko kontua inolaz ere.
Alazne Etxaburuak ederki daki denen begiak gainean izatea zer den. Ez du ezkutatzen burusoila denik, baina besteen begirada ez jasatearren ibiltzen du peluka. Berrogei bat ileorde baditu. Alabak, ama eta biak igerilekuan poz-pozik agertzen ziren irudia zabaldu zuen sare sozialetan eta askok, ama burusoil ikusita, Alazneri errukizko animo mezuak bidali zizkiotela kontatu du