Itxi

Trantsizio energetikora bidean

Nafarroak eta EAEk zein urrats desberdin egingo dituzte trantsizio energetikorako bidean?

Maria Agirre | EiTb Media

Nafarroan foru araua eta, EAEn lege proiektua onartu dira trantsizio energetikorako bidean. EHUKO Aitor Urresti irakaslearekin, bien arteko desberdintasunak aztertu ditugu. Nafarroak helburu zehatzak ezarri ditu, eta EAEko legeak, Jaurlaritzak urte bete barru ezarriko dituela aipatzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nafarroan indarrean sartu berri da aldaketa klimatikorako eta trantsizio energetikorako foru araua. Martxoaren 17an onartu zuen Nafarroako parlamentuak ahobatez legea, bi urteko lanketaren ondoren, eta 50 adituren ekarpenekin.

1990eko isuriak oinarri hartuta, 2030erako CO2 isuriak % 55 murriztea du helburu legeak.

Euskadin, aste honetan onartu du Jaurlaritzak,  garraioaren eta pertsonen arteko mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko helburuarekin lege-proiektua. Orain parlamentuak eman behar dio bide.

Bi legeak aztergai, Aitor Urresti energia berriztagarrien EHUko irakaslearekin. Nafarroako gobernuak, esaterako, sektoreka zenbat CO2 isur daitekeen zehaztu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)