Korrika
Josu Perez, bidelaria: "Euskarak bizitza salbatu dit"
Unai Urreaga | EITb Media
Duela bi urte hasi zen euskara ikasten eta egun Ane Loidi bidelagunarekin elkartzen da astean behin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskadi Irratiaren entzule fina da Josu, "igandeko meza eta guzti" entzuten du. Eta bere ametsa "zutabe on bat euskara idaztea" dela aitortu digu, egunero irakurtzen baititu Onintza Enbetia, Andoni Egaña eta beste hainbatenak. Aitortu digu, erretzeari uztearen ondoren, euskara ikasten hastea izan dela bizitzan hartu duen erabaki garrantzitsuena.
Ane Loidik Euskaltzaindian egiten du lan, eta Josu ez dela "urpean ere isiltzen" kontatu digu.