Itxi

Notre Dame obretan

"Notre Dame XII. mendeko teknikak erabiliz berregitea anakronismoa da". H. Barcenilla

Arantxa Arza | EITb Media

2019-04-15an erre zen Notre Dame. Suntsipen haren ondoren garbiketa lan sakon eta delikatua egin behar izan dute lehenik, eta gero, katedrala nola berregin erabaki: XII. mendeko estiolari eutsiz, ala XXI. mendera egokituz. Hori da oraindik ere airean dagoen zalantza handia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Notre Dame katedralea estilo desberdinak nahasten dira: XII. mendekoa, orduan eraiki bait zen eta XIX. eneko neogotikoa, orduan berritu bait zuten. 2019ko sutearen ondoren, beraz, galdera handia da nola berregin orain Parisko katedral ikonikoa?

Kontutan izanik, sutearen ondorioz, elizako egurrezko sabaia izan dela hondamendirik handiena izan duen zatia, hori egurrez berregitea erabakiz gero, polemika lekarkeen auziak sortzen dira: egur hori guztia lortzeko adina harizti ez dago Frantzian eta ekologistak kexu dira horrekin. Bestalde XII. mendeko teknika nola aplikatu zuten jakitea oso zaila litzateke, arkeologoen laguntzaz baliatzen ari dira horretarako.

Hori horrela, Haizea Barcenilla "Amarauna" saioko arte adituaren iritziz, egokiena litzateke, katedralaren zatitxo bat, XII. mendeko teknika erabiliz berregitea; erakusketa moduan ipintzeko eta gainerakoa XXI. mendeko estilora moldatuta berregitea. Izan ere, onartu beharra dago,  historikoki garaira egokitu izan direla suntsitutako eraikinak eta are gehiago suak suntsituak, onartzen baita, suteen ondoriozko suntsipenak prozesu historikoaren parte direla.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)