Liburuaren Nazioarteko Eguna
Liburuak berriz ere kalean, irakurleen gozagarri
EITb Media
"Plazerra da kalean izatea eta jendearekin parez pare egotea". Halaxe esan digu Ines Azpiazu Gipuzkoako liburu-denden elkarteko presidenteordeak. Pandemiaren okerrena pasata, Donostiako Gipuzkoa Plazan 11 postu jarri dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Liburu-dendak kalean ezagutaraztea". Hori helburu hartuta atera direla plazara kontatu digu Ines Azpiazuk. "Tobacco Days" izena du bere dendak eta denak elkarrekin kalera ateratzea funtsezko jo du "gizartean gune kultural gisa garrantzia" dutela erakusteko.
Pandemia garaian irakurzaletasunak gora egin duela uste du Gipuzkoako elkarteko presidenteordeak. Inkestek diote halere, gazteenek duela hamarkada bat baino gutxiago irakurtzen dutela. Horren atzean elementu bat baino gehiago daudela irizten dio: "Etxean irakurtzen ez badugu ikusten, guk ez dugu irakurriko. Eskolan ez bagaituzte animatzen eta liburu aukeraketa erakargarria egiten ez badigute, zaila da aurrera jarraitzea. Eta gero norbere izaera dago. Gauza askok egiten dute norbait irakurle izatea. Eta bakoitzak bere esparrua landu behar du".
Iruñeko "Katakrak" eta Donostiako "Ebla" liburu-dendetako arduradunekin ere hitz egin dugu eta irakurleen iritziak ere bildu ditugu.