Biblioterapia
Liburuak, gaitzak sendatzeko eta emozioak bideratzeko
Ane Aguirre Mendia | EITB Media
Muskizen osasun-etxea eta liburutegia erakin berean daude, bertako langileen elkarlanetik sortu da Biblioterapia programa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Liburuzainen lana izaten da, besteak beste, gerturatzen zaizkienen beharrak asetzea; hau da, nahiko luketen liburu hori topatzen laguntzea. Bada, Muskizen osasun-etxea eta liburutegia eraikin berean daudenez, "behetik gora"-ko elkarlana hasi zuten duela hiruzpalau urte. Pediatria saileko langileen gonbitari baiezko eman zioten liburuzainek, eta, hala, Biblioterapia programa martxan jarri zuten.
Ipuin edota komikien bidez adin txikikoen kezkei eta ezinegonei bide ematen diete, baita zenbaitetan gurasoen beharrei ere; askotan pilulak baino eraginkorragoak direlako liburuak. "Txoko berezitu batean bilduta ditugu sentimendu eta emoziei buruzko liburuak", azaldu digu Fernando Juarez liburuzainak, "denak sailkatuta, horrela, era erraz batean eskaintzen dizkiegu. Helburu bat zehaztu dugu, Osakidetzari - Clari eta Ireneri- esker, lortu dugu teoria praktikara eramatea".