'Cuerdas' film laburra Cannes
Muskizetik Cannesera iritsi den ekofeministen borroka. 'Cuerdas' film laburraz Esti Urresola zuzendariarekin
Nagore Telleria | EITb Media
Koru bateko adineko emakumeek entsegu lokala ordaintzeko dirulaguntzarik gabe geratu eta petrolio findegi baten finantziazioa onartu ala ez erabaki behar dute filman. Benetako istorioan oinarrituta egin du filma laudioarrak, profesionalak ez diren aktoreekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gatazka lokal baten bidez, mundu mailako krisiaz ari da filma. Bilbon jardunaldi ekofeminista batean bizi izan zuenak barrua astindu ziola kontatu du Esti Urresola Cuerdas film laburraren zuzendariak, eta ordukoak eraman duela pelikula egitera. Koru bat aukeratu du filmerako, taldea, sororidadea eta kooperatibismoa irudikatzen dituelako.