Filosofiaz
William Vargas, filosofia olinpiadako irabazlea: "Erremintak eman behar zaizkie haurrei pentsatzen ikasteko"
Unai Urreaga | EITb Media
William Vargas eta Haizea Basterretxea lehenengo eta bigarren sailkatu ziren Euskadiko IV. Filosofia Olinpiadan, iruzkinen atalean. Atzo Espainiako txapelketan hartu zuten parte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Lehen hezkuntzatik sustatu behar da filosofia". Halaxe esan digu William Vargasek. "Pena da askok lehen hartuemana DBHn edo Batxilergoan izatea, nahiz eta bizitza osoan norberak bere buruari galdera filosofikoak egin". Horregatik Lehen Hezkuntzatik sustatzea defendatzen du: "Haur batek lehenago ikasten du gehiketak edo biderketak egiten, pentsatzen baino".
Haizea Basterretxeak uste du oraindik beldurra ematen diela askori filosofiak. "Azaleko gaien inguruan hitz egitera ohituta gaude. Eta sakonera joaten garenean, konfort- zonatik irteten garenean, bertigo pixka bat ematen du. Baina jendeari behin tira egitean, gustura aritzen da hizketan".
Ondarroako Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasleak biak, Euskadiko olinpiadan lehendabiziko eta bigarren sailkatu ziren eta orain Espainiako olinpiadako emaitzen zain daude.