Kargatzen...
Itxi

Teresaren mendekua, Xan Idiart

Xan Idiart: "Autozentsurarik gabe idatzi dut baina ez ahaztu ipuin liburua dela, fikziozkoa, ez entsegua"

Arantxa Arza | EITb Media

"Teresaren mendekua" ipuin liburua 14 ipuinek osatzen dute, ironiaz, umore beltz eta bestelakoz, zientzia fikzioa... erabili ditu ipuin hauek osatzeko. Arrazismoa, feminismoa, transfobia, literatura, bertsolaritza daude bere ipuinetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Elizaren Barnean, Emakume Ta Askatasuna, Makilari, Catharsis, Hartzak, Mr Norris, Teresaren Mendekua, Mozarten partitura galdua, Odolaren Mintzoa, Barneko salatzaile nafartarra, argazkiaren eskarmentua, bonboman, azken presoa eta bere gauza.

15 urterekin euskaldundu eta 27 urterekin argitaratu du lehen liburua. Elkarren "Iparluma" sailean argitaratua. Euskara irakasle izanik, asko maite du literatura, eta bazekien euskaldundu zenerako, egunen batean liburua argitaratuko zuela. Ipuinen generoa errazagoa iruditzen zaio nobelarena baino, laburragoa izaki.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)