Kargatzen...
Itxi

AMEZ LIBURUAZ

Goiatz Labandibar: "Uste dut, amez hitz egiteko, ez dela nahitaezkoa ama izatea"

Eriz Zapirain | EITb Media

Goiatz Labandibar idazleak "Amez" izeneko liburua argitaratu berri du Alberdaniarekin. 21 narrazio labur dira, guztiak ama gaitzat dutenak. Hauen inguruan hitz egin du, hausnartu du, Amaraunean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Amaren eguna ospatzen den honetan, Goiatz Labandibar idazlearekin bere Amez liburuaz aritu gara solasean "Amarauna" saioan. Ama ezberdin ugari agertzen dira bere liburuan, 21 narrazio laburreko bilduman.

Ama bakoitza mundu bat dela dio idazle oiartzuarrak eta amak hainbat egoeratan ipini ditu bere ipuinetan. Bere ustez, "amez hitz egiteko ez da nahitaezkoa ama izatea". Svetlana Aleksievich-en Gerrak ez du emakume aurpegirik ere izan dugu hizpide berarekin.

Labandibarrek dio gero eta emakume idazle gehiago dagoenez, orduan eta gehiago idazten dela amez.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)