Kargatzen...
Itxi

Moda

Oihana Barrasa: "Asko hunkitzen naiz nik egindako jantziak kalean ikustean"

Maria Agirre | EITb Media

Stillalive markaren diseinatzailea eta zuzendaria da Oihana Barrasa. Zallan dute jostundegia, eta une honetan espainiar Estatuan saltzen dute. Laster, baina, Portugalen hasiko dira saltzen, eta Italiatik ere jaso dute eskaririk. Patroietan jartzen dute indargunea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Oihana Barrasa gipuzkoarra da, baina azken urteetan Zallan bizi da. Diseinatzaileak bertan du jostundegia. Stillalive marka duten arropak diseinatzen ditu. Oihana Barrasaren arabera, bere jantziek indar handia dute eta ilusio handia egiten dio berak egindako arropak kalean ikusteak. Momentuz Instagramen ikus daitezke haren lanak: Stillalive_fortyfive.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)