Itxi

Enologia

Ardo gorririk onena Eskuernagako "Larrosa Gorria", Vinos Gourmet Gidaren arabera

Arantxa Arza | EiTb Media

Izadi upategiak garnatxa mahatsaren aldeko apostua eginik 2013an hasi zen ardo gorri hau ekoizten. Esther Crespok upategitik haren ezaugarriak eman dizkigu eta M. Garaizabalek adierazi digu berrikuntza handia dakarrela Arabako ardo gorri horrek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mikel Garaizabal enologoak azaldu digu, badirela urte batzuk Nafarroan Garnatxa mahasti zaharrak kentzen hasi zirela, Europako beste herrialde batzuetan modan ziren beste barietate batzuen alde eginez. Gerora ordea, garnatxaren aldeko apostua egin dute berriz ere eta horietako upategi bat da Arabako Eskuernagan dagoen Izadi. Larrosa izenarekin ardo gorri, zuri eta beltza egiten dituzte eta berriki Vinos Gourmet gidaren saria irabazi dute gainera. Larrosa gorria da Espainiako ardo gorririk onena, gida honen irakurleen iritzirako.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)