Finlandia
Xabier Eraña: "Errusiak gasa eten duen honetan, energia nuklearrak babes handia jaso du Finlandian"
EITB Media
Xabier Eraña arrasatearra da, eta Finlandian bizi da azken urteetan. NATOn sartzearen alde gero eta finlandiar gehiago daudela kontatu du. Gainera, energia nuklearraren aldekoak ere gehiago dira. Gasari dagokionez, datozen urteetarako hornikuntza ziurtatuta du Finlandiak Erañaren esanetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aste honetan, NATOn sartzeko eskaria egin du Finlandiak. Xabier Erañak esan digunez, finlandiar askok egiten dute bat asmo horrekin. Azken inkesten arabera, ehuneko 75 alde leudeke.
Finlandian egiten du lan Xabier Eraña arrasatearrak, geo informaikaren alorrean. Gasarekin izan dituzten gorabeherak ere aipatu ditu. Hala ere, Errusiak gasa bidaltzeari uko egin izanak ez du arazo handirik eragingo. Erañaren arabera, Finlandiak etxeko-lanak egin ditu azken urteetan. Texas-eko ontzi batekin akordioa lortu du Finlandiak, datozen urteetako gas hornikuntza ziurtatzeko.