Itxi

Erlijioa

Mikel Santiago: "Bizi guztian frantsizkotar izateko hautua egin dut, apaltasunean bizi nahi dudalako"

Maria Agirre | EiTb Media

Mikel Santiago 48 urteko soraluzetarra da, eta bizitza guztian frantziskotar izateko profesa egin du. Arantzazuko Santutegian bizi da orain, beste 22 anaiarekin batera. Pozik dago hartutako erabakiarekin, pobretasunean eta apaltasunean bizi nahi baitu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mutikotan Arantzazun ikasi zuen, eta orain, 48 urterekin, fraile frantziskotarra da Mikel Santiago. San Frantziskoren bideak erakartzen du, eta horregatik, pobretasunean eta apaltasunean bizitzeko hautua egin du. Organoa jotzen ikasten ere ari da, eta teologia ikasketekin jarraitzen du. Goizetan gainera, santutegian dauden anaia edadetuak zaintzen ditu.

Mikel Santiagok kontatu duenez, jendea joaten da Arantzazura bake bila. Espiritualtasuna indarra hartzen ari dela uste du. Gizarteari dagokionez, baina, zurrunbilo batean eta kontsumismoan harrapatuta ikusten du. 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)