Emakumeak
Naiara eta Leire: "Neska askok beldurra pasatzen dute gauez etxera bakarrik itzultzerakoan"
Maria Agirre | EITB Media
Leire eta Naiara gasteiztarrak dira, eta gauez etxera itzultzerakoan pasatzen duten beldurraren inguruan mintzatu dira. Horregatik, Whatsapp talde bat sortu dute, etxera laguntzarekin iritsi nahi duten emakumeentzat. Gauez bakarrik ez, egunez ere erabilgarria izango da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Vuelta a casa Vitoria" izena jarri diote ekimenari. Instagramen aurkeztu dutenetik, ehun emakume baino gehiago batu dira ekimenera.
Etxera bakarrik itzultzerakoan, laguntza behar duten emakumeen taldea da. Gauez ez ezik, egunez ere abian izango da taldea.
Leire eta Naiarak kontatu dute nola funtzionatzen duen talde honek.