Bakardadea
"Adinkideko boluntarioei esker berriz ere 'ni' izatea lortu dut"
EITB edia
Begoña Naveran, istripu baten ondorioz mugikortasuna murriztuta, bigarren aldiz dibortziatuta, bakardade sakonean murgildu zen berak nahi izan gabe. Adinkide elkarteko boluntarioek eman dioten laguntza eta babesari esker lortu du berriz ere lehengora itzultzea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Begoña Naveranek 65 urte ditu. Gaur egun gainditua du nahi gabeko bakardadearen arazoa, baina zulo beltzean izan zela aitortu digu "Amarauna" saioan, ia-ia depresioa izatera iritsi zen. Egoera horretan ezagutu zuen Adinkide boluntario elkartea. Astean bi aldiz egin izan dio bisita, eta lagundu edonora bizimodu "normala"ri ekiteko. Bizitza laborala etenda eta pertsonala ere bai, ez zuen uste bakardadeak horrenbeste erasango zuenik. Adinkideri esker lortu duela aitortu du "berriz ere bera izatea"