Itxi

Artisautza

Kuiekin egindako lanparak txoko ilunak argitzeko

Ane Aguirre Mendia|Eitb Media

Istanbulen ikusi zituen lehen aldiz kalabazekin egindako lanparak eta ordutik ehunka egin ditu. Lanparak ez ezik, loreontziak edo belarritakoak, besteak beste, egiten ditu Uzkianoko lantegian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Etxea apaintzeko, bazterrak argitzeko, baina, batez ere, naturaren garrantzia nabarmentzeko Iñaki Garcia amurrioarrak kuiak erabiltzen ditu lanparak egiteko. Lehendabizi, hazi erein, ondoren, kalabaza lehorra hustu eta gero azala lantzen du, lixa pasata edo, esaterako, zulo txikiak eginda; bonbilla barruan jartzerakoan, argi-jolasaren bidez, marrazki ikusgarriak lortzen ditu paretetan. Arabako Uzkiano herrira gerturatu gara artelanak eta nola lan egiten duen ikustera.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)