Ingurumena
Zein aztarna ekologiko uzten dugu? Zein neurri har daitezke arrastoa murrizteko?
EITb Media
EHUko Aitor Urresti energia berriztagarrien adituarekin, kontsumitzaileek ingurumenean uzten duten arrastoari buruz hitz egin dugu. Espainiaren kasuan, ekosistemek jasaten dituzten kalteen % 80 gure kontsumo ohiturek eragiten dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Europar Batzordeak egindako ikerketa baten arabera, espainiar Estatuan ez dago egokitzapenik ekonomiaren eta ingurumenaren artean. Batez ere gure elikadura ohiturek, laborantzarako eta larretarako erabiltzen ditugun nekazal lurren erabilpena dela eta. Aitor Urrestirekin kontsumo ohiturek eragiten duten aztarna ekologikoa aztertu dugu. Barne arrastoa dago batetik, eta bestetik, kanpo arrastoa. Gero eta haragi gehiago ekartzen da kanpotik, eta horrek arrastoa uzten du ingurumenean.