Kargatzen...
Itxi

IETeam

“Langileekin bidaia egiteak izugarrizko ekarpena egiten dio enpresari”

IETeam aholkularitza enpresak urtero bidaia bat antolatzen du bere langileen konpromisoa lortzeko. Aurtengo Ibizako bidaiaren berri eman digute Iñigo Ugarte CEOak eta Julen Larrea langileak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Langileen engaiamendua eta eraginkortasuna bilatzen dute enpresa askok. Lortzea, baina, ez da erraza izaten. IETeam enpresak urtero "Team Building" jardunaldiak antolatzen ditu langileen ongizatea eta elkarren arteko ezagutza sustatzeko. Euskadi Irratiko Amarauna saioan Julen Larrea langileak eta Iñigo Ugarte CEOak Ibizako azkenengo bidaiaren berri eman digute. Ugartek azpimarratu duenez bidaiaren ostean "langileen arteko konfiantza handitu" eta enpresarekiko engaiamendua handitzen da. Azkenengo bidaia Ibizan izanda, biok aitortu digute parrandarako tokia ere izan dela. Arrotza dirudien arren, Julen Larrea lankidearentzat "nagusia ohiko testuinguruan ez ikustea ez da arraroa".

Audioak (1)