Passivehaus
“Passivehaus instalazioak pisuetan ere egin daitezke”
Eguzkia, orientazioa, haizea eta inguruetako elementu naturak aprobetxatu egiten dituzte Passivhaus etxeek energetikoki efizienteak izateko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Olaia Pascual eta Miren Caballero Arkialbura arkitektura estudioko sortzaileak urteak daramatzate bioerainkuntzan eta Passivehaus munduan murgilduta. Euskadi Irratiko Amarauna saioan aitortu dutenez, gero eta gehiago dira arkitektura jasangarriaren alde egiten dutenak. Pascualek eta Caballerok Laukizen eraikitzen ari diren Passivehaus bat erakutsi digute. Amarauna saioan kontatu dutenez etxea eraikitzeko momentuan orubearen kokapenari erreparatzen zaio etxearen barne distribuzioa erabakitzeko.
Passivehaus baten bereizgarritasunik nabarmenena "efizientzia" kontzeptua da. Etxeak inguruetako elementu natural (haizea, eguzki izpiak, puntu kardinalak…) guztiak aprobetxatzen ditu energia sortzeko. Hau da, berogailua soilik neguko egun jakin batzuetan piztu beharko da, etxeko arkitekturak kanpotik datorren bero guztiari etekina aterako diolako.
Irratian azpimarratu dute ere Passivehaus gehienak etxe indibidualak edo baserriak direla, baina arkitektura jasangarria instalatu daiteke ere "udal eraikinetan eta baita pisuetan ere".