Itsasoa
Xabiroiak eta marmokak hondartzan ez dira lagun onak!
Unai Urreaga | EITb Media
Joshua Garcia-Herranz itsas zoologoak eman dizkigu argibideak hondartzan ziztatu edo heltzen diguten animalien inguruan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Tartean-tartean hondartzan ustekabean xabiroien ziztadak eraginda edo marmokak helduta izaten ditugun gorabeherez aritu gara Joshua Garcia-Herranz itsas zoologoarekin.
Eragindako erresuminaren aurrean nola jokatu kontatu digu. Xabiroiaren edo salberaren kasuan, hanka ur berotan sartzea da onena. Marmoka batek helduz gero berriz, ur gazia erabiltzea da gomendagarriena.