Erreportajea
Egunotako beroaldiaren aurrean hartutako neurriak eta hiri plangintza aztergai
Esther Murelaga | EITb Media
Bilboko Udalak 130 babesgune klimatiko izendatu ditu herritarren beroari aurre egiteko eta horiek bisitatu ditugu, eta LUR Studioko Jon Laurenz-ekin Bilboko Hiri Antolamendua aztertu dugu
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aste bete baino gehiago daramagu ezohiko tenperaturarekin, eta honen aurrean Bilboko Udalak 130 Babesgune izendatu ditu herritarrek beroaldiari hobeto aurre egiteko. "Amarauna'" babesgune horietako batzuk bisitatu ditu eta erabiltzaileekin hitz egin du.
Bilboko Hirigintza antolamendu edo plana ere aztertu nahi izan dugu, eta horretarako LUR Studioko Jon Laurenz arkitektuarekin hitz egin dugu.