Kargatzen...
Itxi

Micaela Portilla

Micaela Portilla, XX. mendean Araban izandako historialari emankorrena. Baina, aski ezaguna?

Historialaria, ikerlaria, dibulgatzailea eta irakaslea izan zen Micaela Portilla gasteiztarra. Alaba kuttun izendatu zuten 1982an, eta 1993an Arabako urrezko domina eman zioten. Baina, Araban eta Euskal Herrian aski ezaguna al da?

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Micaela Portilla, kristalezko sabaiak hautsi zituen emakumea izan zen. Lan handia egin zuen Arabako historia ikertzen. Adibidez, Donejakue bidearen Arabako zatiaren inguruako ikerketa egin zuen.

Horretaz gain, Aramaioko Untzilla auzoan, Agurainen eta Gasteizen irakasle aritu zen. Unai Urreaga kazetariak, hura ezagutu zutenekin hitz egin du. Elena Martinez de Madina, euskaltzain urgazleak, Micaela Portillak egindako lanaren inguruan hitz egin du. Emakume izateak haren ibilbidean, eta ondororengo aitortzan eragina izan zuela uste du Martinez de Madinak.

Audioak (1)