Itxi

'Intimidad'

'Telesail honen arrakastak ate berriak ireki dizkigu'

Yune Nogueiras aktorea eta Aitor Etxebarria musikagilea Amaraunean egon dira, eta telesailaren arrakastak zer ekarri dien kontatu digute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Yune Nogueiras Leire da 'Intimidad' telesailean. Itziar Ituñoren alabaren rola betetzen du. 'Akelarre' filmean ere ikusi genuen. Sekulako arrakasta lortu dute bi lanek, eta horrek  bestelako lanak ere ekarri dizkio.

Aktoreen lana ikusten da, agerikoa da, baina soinu banda, batzuetan, oharkabean pasatzen da. Aitor Etxebarria musikaria da, eta 'Intimidad' telesailaren soinu banda egitearen ardura izan du. Lanaren nondik norakoak, prozesua, eta lan horrek ondoren ekarri diona kontatu digu. Ez da bere lehendabizik soinu banda izan; aurretik, besteak beste, 'Hondar Ahoak' telesailaren musika ere berea da. Eta orain, 'El Deseo' Almodovar anaien ekoiztetxeak eskatuta, 'Mentiras Pasajeras' telesailaren soinu banda sortzen harrapatu dugu.

Audioak (1)