Herri-kirolak
Miguel Mari Jauregi: “Sega txapelketetan, nahiago dugu Europako modalitatea”
Miguel Mari Jauregi, Almitza Sega Elkarteko sortzailearen ustez, segak herri-kirol gisa jarraituko badu aldaketak egin beharko lirateke txapelketak prestatzerako garaian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bavariako Thundorf hirian egingo duten sega torneorako bidean hitz egin dugu Miguel Mari Jauregi "Altzo" eta Aloña Jauregirekin. Almitza Sega elkarteko sortzaileetakoa da lehena, erakundeen babes falta salatu du eta era berean, segak kirol gisa irauteko dituen zailtasunak aipatu dizkigu.
Aloña Jauregirekin, `Aztala Lurrean`dokumental fikzionatuaz aritu dira Arantza Artzarekin. On Produkzioak errodaje lanetan ari denez, Almitzako 12 segalarirekin batera Austria eta Alemaniarako bidaia egin dute. Segaren etorkizuna eta Almitza elkartea ditu gai nagusi dokumentalak.