Gozategi taldea
Gozategi: "Plazetakoa oso berezia ari da izaten. Une magiko horiek nola jaso pentsatzen ari gara"
Maria Agirre | EITB Media
30 urte bete ditu Gozategi taldeak, baina "gazte" sentitzen dira Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea. Uda honetan plazak betetzen ari dira, eta une horretaz gozatzen ari dira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Beste 15 urtez Gozategi talde izaten jarraitzea gustatuko litzaieke Asier Gozategi, eta Iñigo Goikoetxeari. Uda hau berezia izaten ari dela kontatu dute. Plazak betetzen ari dira, eta zaleak gustora daude. Belaunaldi desberdinekin konektatzea lortu dute Gozategikoek.