Kargatzen...
Itxi

Migrazio politikak

"Afrikako migratzaile gehienak kontinentean bertan geratzen dira; %15 etortzen dira Europara"

Juanjo San Miguel kazetariarekin, eta Beñat Arzadun Mundukideko kidearekin, migrazio mugimenduak izan ditugu hizpide. Afrikan, etorkinen %53 kontinentean geratzen dira, eta %15 inguru joaten dira Afrikatik kanpora.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zer da emigrazioa? Eta zer errefuxiatu izatea? Gai horien inguruan hausnartu dute Juanjo San Miguel kazetariak eta Beñat Arzadunek. Mundukideko kideak bere esperientzia kontatu du. Mozambiken 20 urte egin ditu, eta herrialde horretan dauden emigrazio legeak azaldu ditu. Emigrazio politika aktiboa duen Kanadaren adibidea ere aipatu du Arzadunek.

Audioak (1)