Itxi

Elkarrizketa

Hey Move Away-ko Laura Gutierrez: "Beldurrak ez zaitzala geratu"

Australia eta Zarautz artean bizi dira Laura Gutierrez eta bere bikotea, Caleb Mangan. Australiara joan nahi dutenentzat Hey Move Away aholkularitza enpresa bat sortu dute eta Australiako ametsa bete nahi dutenen perfila zein den kontatu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Laura Gutierrez Larrañaga zarauztarra da, eta orain dela zortzi urtetik Australia eta Zarautz artean bizi da. Caleb Mangan bere bikotearekin batera Hey Move Away aholkularitza enpresa sortu du Australiara joan nahi dutenei laguntzeko. Web orrialdean sartu eta 'Beldurrak ez zaitzala geratu' esaldiak egiten digu ongietorria. Laurak Australiako ametsa bete nahi dutenen perfila zein den kontatu digu.

Audioak (1)