Animaliak
Basabizi, animalia zaurituak zaindu eta naturara itzultzeko zentroa Urnietan
Maria Agirre | EITb Media
Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan aitzindari izandako Igeldoko Arrano Etxeak bere jarduna eten du, eta animalia zaurituak artatzeko gunea zabaldu dute Urnietako Arizmendi Zentroan. Basabizi du izena. Animaliak naturara itzultzen dira behin sendatuta. 500 animalia inguru artatzen dituzte urtean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan aitzindari izandako Igeldoko Arrano Etxeak bere jarduna eten du, eta animalia zaurituak artatzeko gune berria zabaldu dute Urnietako Arizmendi Zentroan. Basabizi du izena.
Animalia zaurituren bat aurkitzen duenak haiekin harremanetan jarri, eta eurak arduratzen dira animalia jaso, eta behar duen arreta eskaintzeaz. Maialen Otermin lankidea euren instalazioetara gerturatu da, lekua nolakoa den, zein animalia dituzten, eta euren lan egiteko modua gertuagotik ezagutzeko. Iñigo Mendiola, Basabiziko arduradun eta biologoak erakutsi dio bereziki hegaztiak hartzen dituen babesleku hori.