Erreportajea
Jangelarik gabeko jatetxeak
Gorka Otaegi | EITb Media
Gero eta ugariagoak dira "take away" motako jatetxeak Euskal Herrian. "Eramateko janaria" saltzen dute, baina janari azkarrekoez gain, badira goi mailako sukaldaritza eskaintzen dutenak ere. Horietako batean izan gara.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jatetxeak dira, baina ez dute jangelarik. Sukaldea eta mostradorea soilik, jendeak eramateko janaria har dezan. Zergatik ari dira ugaritzen? Nolako negozio ereduak dira? Zeintzuk dira beren bezeroak? Irati Egibar lankideak erantzun bila jo du horrelako negozio batera; Imanol Zubelzu Basque Culinary Center-eko irakasleak, berriz, fenomenoaren xehetasunak eman dizkigu.